XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KIKILI.- Ehun mila pezeta lortu ditugu.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Bi eserleku geratzen zaizkigu.
KOKOLO.- Bai.
KIKILI.- Salduko bagenitu...
KOKOLO.- Ni baiezkoan nago.
KIKILI.- Ni ere bai.
KOKOLO.- Aberastu egingo gara.
KIKILI. - Bai horixe!
KOKOLO.- Ea ba!
KIKILI.- Beste bezeroren bat etorriko balitz...
KOKOLO.- Hori!
KIKILI.- Ez da itxaropena galdu behar.
KOKOLO. - Ez horixe!
(Bezero 2 sartzen da ezkerretik)
BEZ.2.- Egun on.
KIKILI.- Jainkoak hala ekarri.
KOKOLO. - Zer, pasiatzen?
BEZ.2.- Enkargu bat egin nahi dut.